viernes, 6 de junio de 2008

PALA

Aurreko artikuluan esku pilotari buruz hitzegin dut, baina euskal pilotaren barruan hainbat modalitate daude, jendeak hainbeste ezagutu edo praktikatzen ez dituenak, hala nola pala, zesta punta...
Palaren inguruan, izugarrizko kezka dago, gero eta ume gutxiago praktikatzen dutelako.
Ezagutzen dudan kasu batean, guztiz kontrakoa gertatzen da. Armintza izeneko herrian, ia ume guztiek jolasten dute palara, eta bi jokalari profesional daude, Gaubeka eta Unda.
Eta Armintzak, izugarrizko kantera dauka, Bizkaiko azken txapelketan txikien ia kategoria guztietan irabazi dutelako.
Armintzako umeek beti daukate pala edo raketa eskuan eta etxetik irtetzen direnean frontoiara doaz jolastera, eta aldi berean entrenatzera.
Beraz, hemendik dei bat egin nahi dut, hain polita den kirol hau ez desagertzeko, eta ahalik eta gehien praktikatzeko.

ESKU PILOTA




















Gaur egun, esku pilota punta puntako kirol bat da, jende askok praktikatzen duena. Ez bakarrik profesionala, baizik eta umeak, nagusiak...
Beraz, hain garrantzitsua den gure kulturako kirolik esanguratsuena dela esan dezakegu.
Honen sorrerari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bi helbideetara joan zaitezkete:

- Euskadiko Euskal Pilota Feredakuntza
- La Pelota Vasca

martes, 27 de mayo de 2008

UR-EKINTZEN ONURAK

Jakin badakigu ur-ekintzak egitea onura handiak ekartzen dituela gure gorputzera.

Azken urteotan, mediku askok gaixotasun batzuen aurrean edo terapia bat jarraitu behar den momentuetan, ur-ekintzak edo ur-kirolak egitea gomendatzen dituzte:

- asma
- giharren eta artikulazioen mina
- estres
- estimulazio goiztiarra
- pisua kontrolatzeko
- diskapazitate fisiko eta motorea
- autismo
- ...

Gai honi buruz gehiaho irakurtzeko, egin klik

EL METODO ACUATICO

Desde que comienza el periodo de gestacion, el niño se encuentra inmerso en un medio acuatico como es el liquido amniotico, por eso tiene la necesidad de seguir en contacto con ese medio que a sido su entorno durante los ultimos nueve meses.
Por eso, el metodo acuatico es esencial para que el niño tenga un desarrollo lo mas variado posible, que le permita experimentar vivencias que no va a encontrar en el medio terrestre.
Es considerado uno de los mejores metodos de estimulacion temprana, aunque es conveniente que no se experimente hasta los 6 meses de vida del niño, ya que hasta esa edad mas o menos no termina de madurar el sistema inmunologico.

Trabajar en el medio acuatico desde edades tempranas les va a proporcionar unos beneficios:

- aumenta el coeficiente intelectual
- favorece el desarrollo psicomotor
- ayuda al sistema inmunologico
- ayuda a que el niño se relaje
- mejora y fortalece la relacion afectiva del niño con sus padres
- le aporta seguridad al niño
- favorece el desarrollo del aparato psicomotor y cardiorespiratorio
- mejora las funciones del aparato excretor
- favorece el desarrollo de las habilidades vitales de supervivencia del niño

Leer mas acerca de este tema en efdeportes

lunes, 26 de mayo de 2008

PHYSICAL EDUCATION CAMPAIGN

This was a project for a physical education seminar. A school district in New Jersey was thinking about getting rid of their physical education program. As a physical education and health major it was their job to put together an argument to keep the program.

viernes, 23 de mayo de 2008

GIZARTE OSASUNTSU BATEN OINARRIA

Gaur egun, gure gizartean, errealitate kezkagarri baten aurrean aurkitzen gara, neska-mutil gazteak beraien jateko eta kirola egiteko ohiturak aldatzen ari direlako.

Bizimodu sedentario hau haurtzaroan garatzen da, eta nerabezaroan sendotzen da, beraz, oso zaila da geroago aldatzea. Hau dela eta, Lehenengo Hezkuntza da unerik egokiena ohitura hauek aldatzen joateko.

Eskolak, aukera anitzak ematen ditu janari-ohitura osasuntsuak garatzeko eta kirola egiteko ohitura finkatzeko, beraz, lekurik egokiena da neska-mutil gazteen bizitza estilo sedentarioak aldatzeko.

Aditu askok esaten dute haur loditasuna elikadura txar baten eta heziketa fisiko eskas baten ondorioa direla. Honi gehitu behar diogu eskolan kirola egiteko dauden gero eta aukera eskasak eta gure gizarteak bultzatzen dituen ekintza sedentarioak.

Heziketa Fisikoko irakasgaia eta irakaslegoa joera honen aldaketaren bultzatzaileak izan ahal dira. Baina honetarako, irakasgai honen eskola orduak gehitu behar dira, eta mugimendua inplikatzen duten eskolaz kanpoko ekintzak bultzatu behar dira. Gutxienez Heziketa Fisikoko hiru klase eman beharko lirateke astero, baina gomendagarriena egunero egitea da.

Beraz, osasunerako txarrak diren ohiturak aldatzeko eta behin betiko ezabatzeko, bizitza-estilo osasuntsu bat eta ekintza fisiko iraunkorra bultzatu behar dugu, etorkizuneko gizarte osasuntsua finkatzeko.


Gai honi buruz gehiago irakurtzeko egin klik.

MENS SANA IN CORPORE SANO



Esaldi honek adierazi nahi duena da burua eta gorputza elikatu behar direla. Ez dira gauza solte moduan hartu behar, biak batera gure gorputza osatzen dutelako. Beraz, biak elikatzea izango litzateke gauzarik zentzuzkoena, gure osasuna orekatuta egoteko.

HEZIKETA FISIKOKO IRAKASLEA


Heziketa fisikoko irakasleak kirola printzipio psikopedagogikoetan oinarrituko du, haurra estimulatu behar du eta oinarriak eman behar dizkio gerora begirako aprendizaiak jasotzeko, bere burua ezagutzeko, balore positiboak eskuratzeko eta dagozkion etapako hezkuntza helburu orokorrak lortzeko.
Irakasleak lortu behar duena da umea kirola egiten disfrutatzea, eta aldi berean, ikastea. Gauza asko ikasi behar dira irakasgai honen barruan, hala nola higienea, besteenganako eta norberarenganako errespetua, materiala zaintzea, jokuen arauak errespetatzea..., eta giro on eta alai batean ikasteak erreztasunak ematen ditu aurreko kontzeptuak barneratzeko orduan.

"JAKINGARRIAK" ALDIZKARIA, 63.zenbakia

Aldizkari honen ale berrian, eskola-kirolari buruz irakurri ahal izango dugu. Bertan, hurrengo gaiak jorratzen dira, egile batzuen artean:


- Eskola-kirola. Gogoeta batzuk
- Eskola-kirola bidegurutzean
- Eskola-kirola
- Ludomotrizitatea eskolan, posible al da horrelakorik?





Gai hauen barruan, ateratzen dituzten ideiarik garrantzitsuenak hurrengoak dira:

- Ez dugu inoiz ahaztu behar kirola, berez, ez dela hezitzailea, baizik eta saioa, ekintza ematen duenak egiten duela hezitzaile.

- Kirolaren ludikotasunak beti izan beharko luke lekua eskola kiroleko programa ezberdinetan.

- Eskola kirolean parte hartzen duten haurrak, nagusiki, kirolaren bidez gozatu eta ondo pasa nahi dute eta ez dira errendimendua bilatzen ari

- Eskolaumeak eskolaz kanpoko tartetan garaturiko jarduerak eskolazkoen gainetik balioztatzen dituzte, borondatezko eta pertsonalizatuagotzat jotzen baitituzte.

Gai interesgarri hauei buruz gehiago irakurri nahi baduzue, klik egin hemen eta aldizkari osoa irakurri ahal izango duzue.

miércoles, 21 de mayo de 2008

PISA INFORMEA

Finlandia, PISA informean lehenengo postuan geratu da aurten ere. Eta beraien hezkuntza sisteman kirola egunero praktikatzen dute maila guztietan. Honi gehitu behar diogu ehuneko handi batek astean 14 ordu ematen dituztela edozein motatako kirola egiten (lagunekin, klub batean...). Beraz, argi ikusten denez kirola egitea eragin handia dauka ume baten hezkuntzan. Emaitzak hobetzen dira, adrenalina deskargatzen dute, ondo pasatzen dute... beraz, ona dela argi dago. Horregatik, ezin da ulertu orduak kendu nahi izatea.

GAZTEEK EZ DUTE IA KIROLIK EGITEN

Gazteak, 12 urte inguru dituztenean kirola egiteari uzten diote. Hau gertatzea bultzatzen duten faktoreak nagia, denbora falta eta beste aukera sedentarioagoak egotea dira. Nerabezaroan dauden neska-mutilek ez dute kirolarik egiten, hori da informe batek ematen dituen datuak, eta horri, Eusko Jaurlaritzak orduak murriztu nahi dituela gehitzen badiogu, izugarrizko arazo handia agertzen zaigu.
Guztiok dakigunez, kirola egitea osasunerako izugarri ona da, eta hori bultzatu behar dugu.
Ezin gara isilik gelditu Heziketa Fisikoko orduak kendu nahi dituztela entzuten dugunean, haur eta gazte batzuek, kirola egiteko duten aukera bakarra delako.
Beraz, indarrak batu ditzagun eta guztiok batera esan Heziketa Fisikoko orduak ezin direla murriztu.
Artikulu honetan klik eginez, gai honi buruz informazio gehiago jaso ahal izango duzue.

martes, 20 de mayo de 2008

HEZIKETA FISIKOAN ORDU MURRIZKETARIK EZ!

Heziketa Fisikoko orduak murriztu nahi dituzte eta ezinezkoa da.

Kontraesan bat da umeak osasuntsu egotea nahi izatea eta beste aldetik, orduak murriztu nahi izatea.

Beraz, bideo hau arretaz entzun eta guztiok batera esan:

ORDU MURRIZKETARIK EZ HEZIKETA FISIKOAN!

lunes, 19 de mayo de 2008

"JAKINGARRIAK" ALDIZKARIA

Mondragon Unibertsitateak argitaratzen duen "Jakingarriak" aldizkaria, 62.zenbakian Heziketa Fisikoari buruz hitzegiten du. Bertan, egile askoren iritziak eta artikuluak aurkitu ditzakegu, hala nola:

- Gorputz hezkuntza XXI. mendearen hastapenean
- Hezkuntza lege berria: zer irakatsi gorputz hezkuntzan?
- Gorputz hezkuntza eta ikasleen osasuna
- Euskal curriculuma, gorputz hezkuntza eta "adituen" ekarpena
- Irabazle handiena bizitzan gozatzen ikasten duena da. Gorputz heziketa gaur eta hemen, Euskal Herrian

Beraz, gai interesgarri hauei buruz gehiago irakurri nahi baduzue klik egin eta idazle askoren artikulu hauek irakurri ahal izango dituzue. Bigarren artikuluan, gure Heziketa Fisikoko irakaslea izan zen Ana Makazagaren artikulua da, Maria Teresa Vizcarrarekin batera idatzia.

viernes, 16 de mayo de 2008

ELIKAGAIEN PIRAMIDEA



Piramide honetan ikusi dezakegu zein proportzioan jan behar ditugu elikagai desberdinak

GOMENDIOAK




  • Denetarik jan behar da, neurrian betiere.

  • Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.

  • Bazkariak beroa eta orekatua izan behar du.

  • Afariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.

  • Egunero bi edo hiru fruta razio jan behar da, horietako bat zitrikoak.

  • Opil edota bollo industrial gehiegi ez jan, oso koipetsuak eta azukretsuak baitira.

  • Bazkaritan edo afaritan, egunero jan behar dira barazkiak, gordinik edo egosita.

  • Ahal dela, sasoiko elikagaiak jan behar dira.
  • Egunero gutxienez 1,5 litro ur edan behar da. Ura, eta ez freskagarri azukrez beteak...
  • Kirola egin aurretik kontuan izan: Goizez bada, 2 ordu lehenago gosaldu. Beti bezala, ondo gosaldu. Arratsaldez bada, ohiko orduan gosaldu eta kirola egin baino lehenago digestio erraza duen zerbait jan. Esate baterako, pasta.



Gomendio hauetan sakontzeko eta elikadurari buruz gehiago jakiteko egin klik.

ELIKADURA

Gure eguneroko dietan funtsezko elementu guztiak izan behar ditugu kontuan:
  • proteinak (okela, arraina, arrautzak, potajeak...)
  • karbohidratoak (pasta, potajeak, arroza, zerealak, ogia...)
  • bitaminak (barazki eta frutetan nagusiki, baina ez horietan bakarrik)
  • mineralak (janari gehienetan)...


Jaten duguna orekatua bada, aurretik aipatutako elementuak jaten egongo gara.

Egunero jan beharko genituzke potajea, pasta edo arroza, barazkiak eta fruta, eta proteinak hornitzen dituzten arraina, haragia edo arrautzak. Kaltzioa dituzten esnekiek ere oso garrantzitsuak dira batez ere haur eta gazteentzako, honek bizitza osoan osasuntsu egotea laguntzen gaituelako.

FRUTAK ETA BARAZKIAK

Elikadura egoki bat izatea behar-beharrezkoa da bizitza osoan zehar, ez bakarrik haurtzaroan. Beraz, gomendagarria aditu batzuen ustetan da egunero 5 pieza fruta eta barazki jatea, osasuntsu bizitzeko.
Hala eta guztiz ere, umeentzako ez dira batere erakargarriak, eta askori ez zaizkie gustatzen. Kasu hauetan egin behar dena da ez beti gauzak era berean ipini, umeak direlako. Horregatik, barazki plater bat beti bezala ipini baino, pizkatxo bat apaintzen saiatu gaitezke, eta era honetan, umeei atseginago egin ahal zaie jatea.
Frutekin gauza berdina egin dezakegu. Ume gehienek ez daude ohituta fruta jaten, beraz, "laguntza" bat eman ahal diegu, ohitzen joateko.

jueves, 15 de mayo de 2008

WHAT CAN WE DO TO PREVENT CHILDREN'S OBESITY?

Obviously, we can do lots of things to prevent obesity in the childhood, but three of them can be summarized in the following list:

  • Educating the public, and particularly health care providers, in the area of nutrition and how to improve the nutritional intake of children without adding an excess of calories.

  • Addressing nutrition and healthy lifestyles in the school curriculum. Physical activity should be promoted in schools and in the general population and the quality of foods and beverages offered in schools should be improved.

  • Promoting food and agricultural policies that stimulate consumption of healthy diets. Industry’s role in developing healthier food products and in promoting public health and nutrition should be recognized and encouraged.

HAUR LODITASUNA

Gaur egun, gizartean asko larritzen duen gai bat gizentasuna da. Gizentasunari buruz hitzegiten dugunean gaur egungo gizartean hain garrantzi handia duen aspektu fisikoa datorkigu burura, baina loditasuna hori baino askoz ere larriagoa da.

Gaixotasun honek, osasunean inpaktu handia du, eta beste gaixotasun batzuk agertzea ahalbidetzen du, hala nola hipertentsioa, diabetesa, edo kolesterol altua. Horregatik, gure gizarteko umeak babestu behar ditugu gaixotasun honetatik, eta elikadura on bat izan behar dute. Jaten erakutsi behar diegu, gaur egungo ia ume gehienek egia esanda oso txarto jaten dutelako, eta era berean, gu ere eredu bat izan behar gara beraientzako.
Consumer-ek gai hau oso ondo jorratzen du bere web orrialdean, "Prevenir la obesidad infantil" artikuluan, eta interesgarriak diren aspektu batzuk blog honetara ekarriko ditut.

martes, 22 de abril de 2008

ESKALADA



Bideo honetan, irakasle batek eskaladaren inguruan prestatu duen unitate didaktiko bat ikusi dezakegu

lunes, 21 de abril de 2008

TOP 10

Physical Education Class

Wikipediak, Physical Education Class-eko definizio on bat ematen du

GAIAREN AURZKEZPENA

Aukeratu dudan gaia ez dauka Atzerriko Hizkuntzarekin zerikusi handirik, baina gaur egun garrantzi handia duen gaia da.

HEZIKETA FISIKOA aukeratu dut, eta jakingo duzuenez, gaur egun eztabaida handia dago gai honen inguruan.

Egunak pasatu ahala, gauza berriak ikusiko dituzue nire bloggean, eta espero dut baliagarriak izatea zuentzako.

NIRE AURKEZPENA


Kaixo!!!

Uxue Urrutia naiz eta Armintzakoa naiz. 21 urte ditut eta nire ikaskideak bezala Atzerriko Hizkuntzako 3.mailan nago, karrera amaitzeko irrikitan.