
Hala eta guztiz ere, umeentzako ez dira batere erakargarriak, eta askori ez zaizkie gustatzen. Kasu hauetan egin behar dena da ez beti gauzak era berean ipini, umeak direlako. Horregatik, barazki plater bat beti bezala ipini baino, pizkatxo bat apaintzen saiatu gaitezke, eta era honetan, umeei atseginago egin ahal zaie jatea.
Frutekin gauza berdina egin dezakegu. Ume gehienek ez daude ohituta fruta jaten, beraz, "laguntza" bat eman ahal diegu, ohitzen joateko.
2 comentarios:
Oso interesgarriak iruditzen zaizkit zure gomendioak, burmuina elikatzeaz aparte gorputza ondo elikatzen ere ikasi behar dugu!
Fruta eta barazkiak onak direla badakigu. Guk behar duguna zera da: kilo batzuk kentzeko dieta osasuntsu bat, horrela aurten ez dugu "bikini operazio"-aren beharrik izango!
Ea noizko dieta hori...
Publicar un comentario