Elikadura egoki bat izatea behar-beharrezkoa da bizitza osoan zehar, ez bakarrik haurtzaroan. Beraz, gomendagarria aditu batzuen ustetan da egunero 5 pieza fruta eta barazki jatea, osasuntsu bizitzeko.Hala eta guztiz ere, umeentzako ez dira batere erakargarriak, eta askori ez zaizkie gustatzen. Kasu hauetan egin behar dena da ez beti gauzak era berean ipini, umeak direlako. Horregatik, barazki plater bat beti bezala ipini baino, pizkatxo bat apaintzen saiatu gaitezke, eta era honetan, umeei atseginago egin ahal zaie jatea.
Frutekin gauza berdina egin dezakegu. Ume gehienek ez daude ohituta fruta jaten, beraz, "laguntza" bat eman ahal diegu, ohitzen joateko.

