viernes, 23 de mayo de 2008

"JAKINGARRIAK" ALDIZKARIA, 63.zenbakia

Aldizkari honen ale berrian, eskola-kirolari buruz irakurri ahal izango dugu. Bertan, hurrengo gaiak jorratzen dira, egile batzuen artean:


- Eskola-kirola. Gogoeta batzuk
- Eskola-kirola bidegurutzean
- Eskola-kirola
- Ludomotrizitatea eskolan, posible al da horrelakorik?





Gai hauen barruan, ateratzen dituzten ideiarik garrantzitsuenak hurrengoak dira:

- Ez dugu inoiz ahaztu behar kirola, berez, ez dela hezitzailea, baizik eta saioa, ekintza ematen duenak egiten duela hezitzaile.

- Kirolaren ludikotasunak beti izan beharko luke lekua eskola kiroleko programa ezberdinetan.

- Eskola kirolean parte hartzen duten haurrak, nagusiki, kirolaren bidez gozatu eta ondo pasa nahi dute eta ez dira errendimendua bilatzen ari

- Eskolaumeak eskolaz kanpoko tartetan garaturiko jarduerak eskolazkoen gainetik balioztatzen dituzte, borondatezko eta pertsonalizatuagotzat jotzen baitituzte.

Gai interesgarri hauei buruz gehiago irakurri nahi baduzue, klik egin hemen eta aldizkari osoa irakurri ahal izango duzue.

No hay comentarios: