miércoles, 21 de mayo de 2008

GAZTEEK EZ DUTE IA KIROLIK EGITEN

Gazteak, 12 urte inguru dituztenean kirola egiteari uzten diote. Hau gertatzea bultzatzen duten faktoreak nagia, denbora falta eta beste aukera sedentarioagoak egotea dira. Nerabezaroan dauden neska-mutilek ez dute kirolarik egiten, hori da informe batek ematen dituen datuak, eta horri, Eusko Jaurlaritzak orduak murriztu nahi dituela gehitzen badiogu, izugarrizko arazo handia agertzen zaigu.
Guztiok dakigunez, kirola egitea osasunerako izugarri ona da, eta hori bultzatu behar dugu.
Ezin gara isilik gelditu Heziketa Fisikoko orduak kendu nahi dituztela entzuten dugunean, haur eta gazte batzuek, kirola egiteko duten aukera bakarra delako.
Beraz, indarrak batu ditzagun eta guztiok batera esan Heziketa Fisikoko orduak ezin direla murriztu.
Artikulu honetan klik eginez, gai honi buruz informazio gehiago jaso ahal izango duzue.

No hay comentarios: