viernes, 6 de junio de 2008

PALA

Aurreko artikuluan esku pilotari buruz hitzegin dut, baina euskal pilotaren barruan hainbat modalitate daude, jendeak hainbeste ezagutu edo praktikatzen ez dituenak, hala nola pala, zesta punta...
Palaren inguruan, izugarrizko kezka dago, gero eta ume gutxiago praktikatzen dutelako.
Ezagutzen dudan kasu batean, guztiz kontrakoa gertatzen da. Armintza izeneko herrian, ia ume guztiek jolasten dute palara, eta bi jokalari profesional daude, Gaubeka eta Unda.
Eta Armintzak, izugarrizko kantera dauka, Bizkaiko azken txapelketan txikien ia kategoria guztietan irabazi dutelako.
Armintzako umeek beti daukate pala edo raketa eskuan eta etxetik irtetzen direnean frontoiara doaz jolastera, eta aldi berean entrenatzera.
Beraz, hemendik dei bat egin nahi dut, hain polita den kirol hau ez desagertzeko, eta ahalik eta gehien praktikatzeko.

ESKU PILOTA




















Gaur egun, esku pilota punta puntako kirol bat da, jende askok praktikatzen duena. Ez bakarrik profesionala, baizik eta umeak, nagusiak...
Beraz, hain garrantzitsua den gure kulturako kirolik esanguratsuena dela esan dezakegu.
Honen sorrerari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bi helbideetara joan zaitezkete:

- Euskadiko Euskal Pilota Feredakuntza
- La Pelota Vasca

martes, 27 de mayo de 2008

UR-EKINTZEN ONURAK

Jakin badakigu ur-ekintzak egitea onura handiak ekartzen dituela gure gorputzera.

Azken urteotan, mediku askok gaixotasun batzuen aurrean edo terapia bat jarraitu behar den momentuetan, ur-ekintzak edo ur-kirolak egitea gomendatzen dituzte:

- asma
- giharren eta artikulazioen mina
- estres
- estimulazio goiztiarra
- pisua kontrolatzeko
- diskapazitate fisiko eta motorea
- autismo
- ...

Gai honi buruz gehiaho irakurtzeko, egin klik

EL METODO ACUATICO

Desde que comienza el periodo de gestacion, el niño se encuentra inmerso en un medio acuatico como es el liquido amniotico, por eso tiene la necesidad de seguir en contacto con ese medio que a sido su entorno durante los ultimos nueve meses.
Por eso, el metodo acuatico es esencial para que el niño tenga un desarrollo lo mas variado posible, que le permita experimentar vivencias que no va a encontrar en el medio terrestre.
Es considerado uno de los mejores metodos de estimulacion temprana, aunque es conveniente que no se experimente hasta los 6 meses de vida del niño, ya que hasta esa edad mas o menos no termina de madurar el sistema inmunologico.

Trabajar en el medio acuatico desde edades tempranas les va a proporcionar unos beneficios:

- aumenta el coeficiente intelectual
- favorece el desarrollo psicomotor
- ayuda al sistema inmunologico
- ayuda a que el niño se relaje
- mejora y fortalece la relacion afectiva del niño con sus padres
- le aporta seguridad al niño
- favorece el desarrollo del aparato psicomotor y cardiorespiratorio
- mejora las funciones del aparato excretor
- favorece el desarrollo de las habilidades vitales de supervivencia del niño

Leer mas acerca de este tema en efdeportes

lunes, 26 de mayo de 2008

PHYSICAL EDUCATION CAMPAIGN

This was a project for a physical education seminar. A school district in New Jersey was thinking about getting rid of their physical education program. As a physical education and health major it was their job to put together an argument to keep the program.

viernes, 23 de mayo de 2008

GIZARTE OSASUNTSU BATEN OINARRIA

Gaur egun, gure gizartean, errealitate kezkagarri baten aurrean aurkitzen gara, neska-mutil gazteak beraien jateko eta kirola egiteko ohiturak aldatzen ari direlako.

Bizimodu sedentario hau haurtzaroan garatzen da, eta nerabezaroan sendotzen da, beraz, oso zaila da geroago aldatzea. Hau dela eta, Lehenengo Hezkuntza da unerik egokiena ohitura hauek aldatzen joateko.

Eskolak, aukera anitzak ematen ditu janari-ohitura osasuntsuak garatzeko eta kirola egiteko ohitura finkatzeko, beraz, lekurik egokiena da neska-mutil gazteen bizitza estilo sedentarioak aldatzeko.

Aditu askok esaten dute haur loditasuna elikadura txar baten eta heziketa fisiko eskas baten ondorioa direla. Honi gehitu behar diogu eskolan kirola egiteko dauden gero eta aukera eskasak eta gure gizarteak bultzatzen dituen ekintza sedentarioak.

Heziketa Fisikoko irakasgaia eta irakaslegoa joera honen aldaketaren bultzatzaileak izan ahal dira. Baina honetarako, irakasgai honen eskola orduak gehitu behar dira, eta mugimendua inplikatzen duten eskolaz kanpoko ekintzak bultzatu behar dira. Gutxienez Heziketa Fisikoko hiru klase eman beharko lirateke astero, baina gomendagarriena egunero egitea da.

Beraz, osasunerako txarrak diren ohiturak aldatzeko eta behin betiko ezabatzeko, bizitza-estilo osasuntsu bat eta ekintza fisiko iraunkorra bultzatu behar dugu, etorkizuneko gizarte osasuntsua finkatzeko.


Gai honi buruz gehiago irakurtzeko egin klik.

MENS SANA IN CORPORE SANO



Esaldi honek adierazi nahi duena da burua eta gorputza elikatu behar direla. Ez dira gauza solte moduan hartu behar, biak batera gure gorputza osatzen dutelako. Beraz, biak elikatzea izango litzateke gauzarik zentzuzkoena, gure osasuna orekatuta egoteko.