Mostrando entradas con la etiqueta elikadura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta elikadura. Mostrar todas las entradas

viernes, 16 de mayo de 2008

GOMENDIOAK




  • Denetarik jan behar da, neurrian betiere.

  • Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.

  • Bazkariak beroa eta orekatua izan behar du.

  • Afariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.

  • Egunero bi edo hiru fruta razio jan behar da, horietako bat zitrikoak.

  • Opil edota bollo industrial gehiegi ez jan, oso koipetsuak eta azukretsuak baitira.

  • Bazkaritan edo afaritan, egunero jan behar dira barazkiak, gordinik edo egosita.

  • Ahal dela, sasoiko elikagaiak jan behar dira.
  • Egunero gutxienez 1,5 litro ur edan behar da. Ura, eta ez freskagarri azukrez beteak...
  • Kirola egin aurretik kontuan izan: Goizez bada, 2 ordu lehenago gosaldu. Beti bezala, ondo gosaldu. Arratsaldez bada, ohiko orduan gosaldu eta kirola egin baino lehenago digestio erraza duen zerbait jan. Esate baterako, pasta.



Gomendio hauetan sakontzeko eta elikadurari buruz gehiago jakiteko egin klik.

ELIKADURA

Gure eguneroko dietan funtsezko elementu guztiak izan behar ditugu kontuan:
  • proteinak (okela, arraina, arrautzak, potajeak...)
  • karbohidratoak (pasta, potajeak, arroza, zerealak, ogia...)
  • bitaminak (barazki eta frutetan nagusiki, baina ez horietan bakarrik)
  • mineralak (janari gehienetan)...


Jaten duguna orekatua bada, aurretik aipatutako elementuak jaten egongo gara.

Egunero jan beharko genituzke potajea, pasta edo arroza, barazkiak eta fruta, eta proteinak hornitzen dituzten arraina, haragia edo arrautzak. Kaltzioa dituzten esnekiek ere oso garrantzitsuak dira batez ere haur eta gazteentzako, honek bizitza osoan osasuntsu egotea laguntzen gaituelako.