viernes, 23 de mayo de 2008

GIZARTE OSASUNTSU BATEN OINARRIA

Gaur egun, gure gizartean, errealitate kezkagarri baten aurrean aurkitzen gara, neska-mutil gazteak beraien jateko eta kirola egiteko ohiturak aldatzen ari direlako.

Bizimodu sedentario hau haurtzaroan garatzen da, eta nerabezaroan sendotzen da, beraz, oso zaila da geroago aldatzea. Hau dela eta, Lehenengo Hezkuntza da unerik egokiena ohitura hauek aldatzen joateko.

Eskolak, aukera anitzak ematen ditu janari-ohitura osasuntsuak garatzeko eta kirola egiteko ohitura finkatzeko, beraz, lekurik egokiena da neska-mutil gazteen bizitza estilo sedentarioak aldatzeko.

Aditu askok esaten dute haur loditasuna elikadura txar baten eta heziketa fisiko eskas baten ondorioa direla. Honi gehitu behar diogu eskolan kirola egiteko dauden gero eta aukera eskasak eta gure gizarteak bultzatzen dituen ekintza sedentarioak.

Heziketa Fisikoko irakasgaia eta irakaslegoa joera honen aldaketaren bultzatzaileak izan ahal dira. Baina honetarako, irakasgai honen eskola orduak gehitu behar dira, eta mugimendua inplikatzen duten eskolaz kanpoko ekintzak bultzatu behar dira. Gutxienez Heziketa Fisikoko hiru klase eman beharko lirateke astero, baina gomendagarriena egunero egitea da.

Beraz, osasunerako txarrak diren ohiturak aldatzeko eta behin betiko ezabatzeko, bizitza-estilo osasuntsu bat eta ekintza fisiko iraunkorra bultzatu behar dugu, etorkizuneko gizarte osasuntsua finkatzeko.


Gai honi buruz gehiago irakurtzeko egin klik.

No hay comentarios: