viernes, 6 de junio de 2008

PALA

Aurreko artikuluan esku pilotari buruz hitzegin dut, baina euskal pilotaren barruan hainbat modalitate daude, jendeak hainbeste ezagutu edo praktikatzen ez dituenak, hala nola pala, zesta punta...
Palaren inguruan, izugarrizko kezka dago, gero eta ume gutxiago praktikatzen dutelako.
Ezagutzen dudan kasu batean, guztiz kontrakoa gertatzen da. Armintza izeneko herrian, ia ume guztiek jolasten dute palara, eta bi jokalari profesional daude, Gaubeka eta Unda.
Eta Armintzak, izugarrizko kantera dauka, Bizkaiko azken txapelketan txikien ia kategoria guztietan irabazi dutelako.
Armintzako umeek beti daukate pala edo raketa eskuan eta etxetik irtetzen direnean frontoiara doaz jolastera, eta aldi berean entrenatzera.
Beraz, hemendik dei bat egin nahi dut, hain polita den kirol hau ez desagertzeko, eta ahalik eta gehien praktikatzeko.

ESKU PILOTA




















Gaur egun, esku pilota punta puntako kirol bat da, jende askok praktikatzen duena. Ez bakarrik profesionala, baizik eta umeak, nagusiak...
Beraz, hain garrantzitsua den gure kulturako kirolik esanguratsuena dela esan dezakegu.
Honen sorrerari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bi helbideetara joan zaitezkete:

- Euskadiko Euskal Pilota Feredakuntza
- La Pelota Vasca