viernes, 23 de mayo de 2008

HEZIKETA FISIKOKO IRAKASLEA


Heziketa fisikoko irakasleak kirola printzipio psikopedagogikoetan oinarrituko du, haurra estimulatu behar du eta oinarriak eman behar dizkio gerora begirako aprendizaiak jasotzeko, bere burua ezagutzeko, balore positiboak eskuratzeko eta dagozkion etapako hezkuntza helburu orokorrak lortzeko.
Irakasleak lortu behar duena da umea kirola egiten disfrutatzea, eta aldi berean, ikastea. Gauza asko ikasi behar dira irakasgai honen barruan, hala nola higienea, besteenganako eta norberarenganako errespetua, materiala zaintzea, jokuen arauak errespetatzea..., eta giro on eta alai batean ikasteak erreztasunak ematen ditu aurreko kontzeptuak barneratzeko orduan.

No hay comentarios: